Euskera Catalan Castellano Agregar a favoritos
Nola iritsi
Etxea
Tarifak
Gastronomia
Kontakta gurekin
Bisita liburua





Lezoko baserriei buruz informazioa jasotzen duen lehen agiria 1640koa da. Agiri honetan baserriak sailkatuta daude; batetik zaharrak eta bestetik berriak. Berrien artean Endara dugu, gaur egun Gaintza izenekoa gure artean.

Francisco de Gainzak (1658-1739), teologian doktorea eta Historia de la Unirversidad de Irún Uranzu lanaren egileak, bertako semeak, baserriaren izena aldatu zuen. Sagasti bailaran dago, herriko kaskotik 3.200 metrotara eta itsas gainetik 50 metrotara.

Mendebaldeko lorategitik ikusten den bezala, argi dago baserria garai batean handiagoa izan zela eta, agian, sute baten ondorioz, gaur egun duen azalera hartu zuen.
Ekialdean berriz, lorategiaren parean Batxillergo erreka dugu
Landetxearen gela bakoitzak Jaizkibel mendiaren lekuizen bat du. Mendia etxetik ikus daiteke.

Resolución óptima: 1024 x 768 | Página innaugurada el 8-8-2003 | Última actualización: 2-1-2006 | Webmaster: grm@euskalnet.net